Mari, Tartalo, Basajaun, Mikolasa, Sorgina eta Akerbeltz Laudiora heldu dira. Talde kultural eta ikastetxe desberdinek egindako eskaerari positiboki erantzunda, euskal mitologiako pertsonaiak ordezkatuko dituzten buruhandi eta erraldoiak eskuratu ditu Laudioko Udalak.
Martxoaren 18an, Dolumin Barikuan, aurkeztuko dituzte 18:00etan Herriko Plazan, ondoren kalejirari ekiteko. Egun bat lehenago, martxoaren 17an, Kultura eta Jai taldeei eskainia, Udaletxeko beheko solairuan 18:00etan buruhandi eta erraldoi berriak erabiltzen ikasteko prestakuntza saioa egingo dute.
“Mateo Meteo” ipuin kontalaria
Martxoaren 16an 17:30etatik Basalarrinan “Mateo Meteo” ipuin kontalaria arituko da 30 minutuz luzatuko den saioan. 3-8 bitarteko umeei zuzendutako ikuskizuna izango da. Leku mugatua dela eta gehienez 60 ume sartuko dira. Gonbidapena-Sarrerak ikuskizuna hasi eta ordu erdi lehenago eskuratu ahalko dira.