Autokarabanetarako gunea Ellakuriko igerilekuen atzeko aldean eraikitzea proposatuko du EH Bilduk

Erredakzioa 2016ko mar. 16a, 08:15

Udalean diharduten talde politikoek autokarabanetarako guneari buruz eztabaidatuko dute eta EH Bilduk bere proposamena aurkeztu du. Koalizioak uste du kokapen onena Ellakuriko igerilekuen atzeko aldean dagoela.

Orubeak 3145 metro koadro ditu eta udalarena da. Lanek 160.000 euro inguru balioko lukete.

Bide batez, gobernu taldearen aburuz arazo gehiago konponduko lituzkete; udako igerilekuen erabiltzaileek ibilgailua uzteko aukera izango lukete, baita futbol zelaira joaten direnek.

Udalean diharduten talde politikoek autokarabanentzako guneari buruz eztabaidatuko dute eta EH Bilduk bere proposamena aurkeztu du. Koalizioak uste du kokapen onena Ellakuriko igerilekuen atzeko aldean dagoela.

Bide batez, gobernu taldearen aburuz arazo gehiago konponduko lituzkete; udako igerilekuen erabiltzaileek ibilgailua uzteko aukera izango lukete, baita futbol zelaira joaten direnek.

Gunea altuera ezberdinetan eraiki beharko litzateke eta lehenengoa autokarabanen erabilerarako erreserbatu dezakete. Hortaz, sarrera independentea eta zenbait zerbitzu izango lituzke.

Orubeak 3145 metro koadro ditu eta udalarena da. Lanek 160.000 euro inguru balioko lukete.

Kokapen gehiago

Hala ere, gainerako alderdiek ere proposamenak egin dituzte autokarabanentzako aparkalekua egiteko eta udal zerbitzu teknikoek txostenak osatu dituzte horien inguruan.

Printzipioz, aipatutakoa ez ezik, hurrengoak ere mahaigaineratu dituzte: tren geltokiaren atzeko aldeko parkinga, Gometegui enpresakoa, Gurutze Gorrikoa, Arrañokoa, Bitorikakoa eta Arantzar kalekoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide