Ermualde ingurunea balioan jartzeko ekimenen balantze eta egitasmoak aurkeztu dituzte

Laudioko Udaleko gobernu taldeak 2013 urteaz geroztik Ermualde inguruarekin lotuta garatzen ari diren ekimenen balantzea eta datozen bi urteetarako, 2016 eta 2017rako, dituen egitasmoen berri eman du.

Ermualde ingurua babesteko eta kontserbatzeko plan berezia ardatz hartuta eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin izenpetutako hitzarmena baliatuta Laudio herriaren ondare historiko honen berreskurapenean eta balioan jartzeko dinamikan emandako urratsak azaldu berri ditu Jon Ander Altubek, lehen alkate ordeak.

Laudioko Udaleko gobernu taldeak 2013 urteaz geroztik Ermualde inguruarekin lotuta garatzen ari diren ekimenen balantzea eta datozen bi urteetarako, 2016 eta 2017rako, dituen egitasmoen berri eman du.

Ermualde ingurua babesteko eta kontserbatzeko plan berezia ardatz hartuta eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin izenpetutako hitzarmena baliatuta Laudio herriaren ondare historiko honen berreskurapenean eta balioan jartzeko dinamikan emandako urratsak azaldu berri ditu Jon Ander Altubek, lehen alkate ordeak.

800 bisitaritik gora indusketatan

Ermualden garatzen ari diren indusketetarako bisita gidatuek izandako arrakasta azpimarratu zuen Altubek proiektuaren hedapen sozialerako ekimenen balantzea egitean. 800 bisitari baino gehiego hurbildu dira Santa Luziara uztailan eta udazkenean zehar bideratu diren ate ireki eta bisita gidatu programatan.

Horrez gain, Ermualde inguruan dauden gerra zibileko aztarnen azterketa eskaintzeko eta Sergio Escribanok zuzendutako EHUko ikerlari taldeak egindako lanak ezagutarazteko egindako hitzaldi sortak ere burutu dira 2014 eta 2015 urteetan.

Hedapen digitala

2016 eta 2017 urteetarako egitasmoei dagokienez, proiektuaren hedapen digitala garatzeko aukerak, arte higigarriaren museo birtuala edo indusketen erakusketa birtuala kasu, aztertzen ari direla aurreratu zuen Jon Ander Altubek.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 2015-2017 aldian Ermualdeko balioa nabarmendu eta hedatzen jarraitzeko 45.967 euroko diru-laguntza ebatzi berri du Euskal Kultura Ondarea babestu eta zaintzeko abian duen programa barruan. Orotara, 71.338 euroko inbertsioa burutuko dela argitu zuen Altubek, Udalak 17.100 euro baliatuko ditu indusketak finantzatzen jarraitzeko eta Jaurlaritzak emandako gainerako diru partidekin lan arkeologikoen hedapen soziala garatuko da.

Asmoa 2016an zehar indusketa berriak garatzea da eta 2017an gidatutako bisita programa berriak garatzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide