Aiaraldeko emakume talde batek 'Zaskaleari' proiektua sortu zuen urte hasieran, emakumeen kreatibitatea lantzeko asmoz. Ekimen horren bitartez hamabost egunero batzen dira eta bilera horien xedea da sormena konpartitzea, komentatzea eta estimulatzea. Eztabaidak, bizipen tailerrak eta bestelako ariketak gauzatzen dituzte horretarako.
Proiektua sendotzeko obra kolektiboak sortu nahi dituzte eta prosezua abiatzeko herritarren iritzia bildu nahi dute bi galdera luzatuz: Zein emakumek eraldatu dute zerbait zure bizitzan? Laudioko zein leku gustatuko litzaizuke eraldatzea? Nola? Taldearekin harremanetan jartzeko zaskaleari@gmail.com posta helbidera mezua bidali daiteke.