Aiarako suhiltzaileek ate irekien eguna egingo dute Laudioko azpiegituretan. Larunbatean izango da hitzordua, 10:30etatik 13:30ak arte, hain zuzen.
Nahi duenak parte har dezake, ez baitago mugarik adinaren edo kopuruaren aldetik eta ez da izenik eman behar.
Erreskate simulakroa
Suhiltzaileek erakustaldia gauzatuko dute eta horretarako autoeskailera erabiliko dute, besteak beste. Horrez gain, kamioien eta instalazioen ezaugarriak eta tresnak azalduko dituzte.
Jardunaldia antolatu dute martxoaren 8an suhiltzaileen zaindariaren eguna izan zelako.