Apirilaren 17 izango da aurten “In Real Time” lasterketaren II.edizioaren data. Nilo Urdina Etiopiaren garapenerako Abay GKE-ak antolatu du lasterketa solidarioa, Laudioko Udalaren babesarekin.
10 kilometroko lasterketa hori Walmara (Etiopia), Laudio, Hondarribia, Almussafes (Balentzia) eta Tres Cantos herrietan aldi berean egingo da. Familientzako lasterketa ere egongo da eta 1.500 metrokoa izango da. Lehiarik gabeko lasterketa izango da eta familia bereko hainbat kidek hartu beharko dute parte.
Aurtengo lasterketaren helburua umeen eskolatze maila hobetzea izango da; helduen zein mutil artzainen alfabetatze zikloa hobetzea neskak jarrai dezaten. Horrez gain, Bachoko eskola publikoko lehen hezkuntzako heziketa bultzatu nahi dute.
Izen emateak
Antolakuntzaren arabera, aurten nahi duen orok parte hartu dezan 10 euroko ekarpena egin beharko du, hori 10 kilometroko lasterketan. Familientzako probak, ordea, 8 euroko kostua izango du.
Lasterketa luzean izena emateko sartu ondorengo linkean:
http://www.sailkapenak.com/evento/abayniloazuleuskadi-2016
Famileintzako lasterketan izena emateko sartu ondorengo linkean:
http://www.sailkapenak.com/evento/abayniloazuleuskadifamiliar