Gobernu taldea Aldundiko ordezkariekin bildu da zaharren egoitzarako proiektua aztertzeko

Erredakzioa 2016ko mar. 7a, 00:00

Laudioko Udaleko gobernu taldeko ordezkariak Arabako Foru Aldundiko arduradunekin bildu berri dira zaharren egoitza erabilera soziokulturaletarako birgaitzeko proiektuak 2016-2017 aldirako Obra eta Zerbitzuen Foru Planean ez sartzeko jasotako ezezko ebazpena aztertzeko.

Laudioko Udaleko gobernu taldeko ordezkariak Arabako Foru Aldundiko arduradunekin bildu berri dira zaharren egoitza erabilera soziokulturaletarako birgaitzeko proiektuak 2016-2017 aldirako Obra eta Zerbitzuen Foru Planean ez sartzeko jasotako ezezko ebazpena aztertzeko.

Natxo Urkixo alkatea, Jon Ander Altube lehen alkate ordea eta udal teknikari bat Arabako diputatu nagusiordea den Pilar Garcia de Salazarrekin eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko teknikariekin bildu dira hilaren 3an, laudioar udalbatzak aurkeztutako diru-laguntza eskaerak jasotako ezezkoa aztertzeko.

Emaitza baikorra

Jon Ander Altube baikor azaldu da bileran izandako kontrastearen harira, helegitea aurkezteko aholkua jaso dute eta Laudiok herrialde mailan duen izaera bereziaz hitz egiteko aukera ere izan dute Aldundiko arduradunekin.

“Laudio kasu berezia da Araban, ez da tamainaz gainerako udalerrien parekoa eta berezitasun hori oztopoa da Aldundiaren deialdietara aurkezterakoan” adierazi du Jon Ander Altubek. “Baikor gara Aldundiko egungo gobernu taldea Foru Araua eztabaidatu eta hala badagokio aldatzeko borondatea azaldu duelako”  gaineratu zuen.

Helegitea

Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren erabakia ALHAOn argitaratu ondoren, herrialdeko udal eta toki erakundeek eskaera bakoitzari dagokion ebazpenaren komunikazioa jasotzeke dute oraindik. Jakinarazpena jaso eta hilabeteko epea izango du udalak bide administratiboan helegitea aurkezteko.

“Aurkeztutako proiektua zuzena dela eta Foru Arau honekin bat etor litekeela uste dugu” azaldu du Altubek.  Izan ere, Aldundiak aholkatu bezala, helegitea aurkeztuko dute, “termino juridikoen interpretazio arazoa dela argudiatuko dugu: proiektua behar bezala idatzita dago eta  eskatzen dituen baldintzak betetzen dituenez gero Foru Arauan txerta daiteke”.

Zubiko Kurajo

Laudioko Udalak Foru Planerako bi proiektu baino ez dituela aurkeztu argitu du azkenik Altubek. ALHAOn argitaratutako erabakiak Zubiko-Kurajo, Elorza maisua eta Jose Matia kaleen urbanizaziorako 3. faseak aurreikusten duen hondakinen bilketa pneumatikoaren obrak ezeztatzen baditu ere, onartuta dagoen obra egitasmoaren parte dela adierazi du Hirigintza eta Ingurumeneko arduradunak.  Aurreko fase bietan bezala, obra egitasmoaren parte hori udalaren eskaeran azaldu da, baina jakinda Aldundiak ez duela diruz lagunduko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide