Herriko argiak pizkanaka berritzeko planaren baitakoa da ekimena. Jadanik martxan den urte anitzeko plana da, bertan lehenengo eta behin erdiguneko argiak aldatzea eta jarraian gainotzeko guneetakoak ere berritzea aurreikusten da.
Laudioko kale argiteriak 30 urte baino gehiago ditu eta kontsumo handia ekartzen du, argiteria berrituz aurrezpen ekonomikoa eta energetikoa lortu nahi du Udalak.
Zumalakarregin Eroskiko biribilgunetik berrituko da argiteria, Hirugurutzeta, Goikoetxe, Goikoplaza eta Nerbioi kalean ere aldaketa egingo da, Elizalde kaleraino.
Argiteria modeloa aukeratua dago eta udalak horniketarako kontratua esleitu behar du orain. Kontratuaren zenbatekoa 72. 5246, 48 euro da, BEZa barne.
Datozen urteetan ere argiteria berritzen jarraitzeko aurrekontua izango du Udalak ekartzen duen energia eta diru aurrezpena handia delako.