Familiak bart salatu zuen dituen Jerónimo Samaniego Caballero 88 urteko gizonezko laudioarra desagertu zela. Gainera, jakinarazi zutenez gizonezkoak memoria arazoak ditu. Ertzaintzak, Gurutze Gorriak eta emergentzia zerbitzuek berehala aktibatu zuten bilaketa protokoloa gizonezkoa aurkitzeko.
Laudioko udaltzaingoak jakinarazi berri digu gizonezkoa onik aurkitu dutela Gardeako Drumgorri musika eskolatik gertu, eta anbulantzia bat bertaratzea eskatu duten arren, gizonezkoa onik dagoela.