Iker Yuste eta Unai Duandikoetxea Arabako trinketean eskuz binakako txapelketan txapeldun bilakatu dira asteburuan. Partidua Gasteizko Astronomo frontoian jokatu zen. Pilotariak kadete kategorian aritzen dira.
Ostiralean Euskal Herriko Kluben Ligako finalak Aretan
Martxoaren 4an, ostirala, arratsaldeko 19:00ean Euskal Herriko Kluben Ligako finala jokatuko da Aretako frontoian.
Bi kategoria arituko dira finalea, gaztetxoak eta seniorrak. Lehenengoak Laukizeko (Biazkia) Barturen eta Atutxa Pagazpeko (Usurbil) Exposito eta Arangureren aurka arituko dira.
Seniorretan ordea, Santxo eta Gorrotxategi, Pagazpekoak ere, Mendinueta eta Perezen gasteiztarren aurka jokatuko dute.