Laudioko IX. Pintxo Lehiaketa abiatuko dute gaur

Erredakzioa 2016ko mar. 4a, 08:03

Laudioko Pintxo Lehiaketak bere IX.

Laudioko Pintxo Lehiaketak bere IX. edizioa izango du martxoaren gaurdanik martxoaren 6ra eta 11tik 13ra. Aurten herriko 30 ostalari arituko dira miniaturazko gastronomiaren arte honetan arrakasta lortzeko. 

Txapelketan sei establezimendu sarituko dira, horietako hiru epaimahai teknikoak aukeratuko ditu eta beste hirurak herritarren bozek. Epaimahai teknikoan euskal sukaldari ezagunek parte hartuko dute, 10 taberna aukeratuko dituzte lehenik eta hamar horien artean, irabazlea. Herri-epaimahian parte hartzeko kupoia Zuin aldizkarian banatuko da. 

Horretaz gain, pintxo barra onenak ere hautatuko dituzte, epaimahaiak bat eta herritarrek bestea.

 

PARTEHARTZAILEAK

Alboka, “Haurtzarokoa”

Araba Café, “Itsas-Lurra”

Arkupe, “Kabaz prestatutako itsaso eta lurreko hostopila”

Arrañope, “Bakailao eta oliozko orea, izokin marinatuaz eta ezamihiluzko gelatinaz”

Azoka, “Pikillo piper eskabetxatua talo gainean”

Batzoki, “Txipiroia barazkitxoz, patata krema beilegi gainean”

Bonaire, “Bonaire Pintxoa”

Casa del pueblo, “Tortilla bitsa”

Cervecera Odeibar, “Briotxe ogi gainean ipinitako bakailao hostopila, onddo kremaz, kuia pure krematsuzko eta mandioka txipezko ohatzean”

Club Jubilados Areta, ”Kuxkuxeroa”

Dorrea Restaurante, “Txori aza”

Ederki, “Ederki kokotxa”

El Tunel, “Txerri piruleta, otarrain saltsazko zipriztindun patata morearen gainean"

El Valle, “Arrantzalea”

Ertza, “Oilaskoa Ertza erara”

Gorka, “Gorka”

Gozo-Toki, “Burruntzi gazigozoa”

Haitzulo barri, “Bisarrena Kaputxinoa”

Ilargi, “Txio hamabia”

Iluntze, “Abrakadabra”

Indriska, “Pintxiska”

Kaia, “Kaia huartea”

Korrika Benta, “Bakailao eta cantarellus pastela erremolatxa eta txip patatekin”

Kupela, “Arabako patata gainean ipinitako micuit krema, ibarreko arrautza irakinean bilduta”

La Avenida, “Hamaiketakoa”

La Union, “Udaberriko guraria”

Lauri Barria, “Bakailao keztatuzko tinbala, arabako patata kremaz eta pil-pilaz, laranja eta kiwi xaflaz, erremolatxa- mousseaz eta ziape eta ezti-infusioaz”

Tolo Restaurante, “Tipula krema eta errege-sagarrezko konfitura gainean ipinitako isats kurruskaria”

Zuberoa Kafe, “Txitxi-burruntziz eta barazkiz barrubetetako hostorea”

Zubiaur Salón Cafetería, “Zubiaur”

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide