Azken lasterketetan aurrean ibili zara. Zeintzuk dira lortutako postuak?
Arrigorriagako Herri Kros laburrean lehenengoa, Bilbo Bilbo lasterketan lehenengoa ere eta Laudioko herri krosean bigarrena.
Pozik?
Lasterketa bat bukatzen dudan bakoitzean oso oso oso pozik sentitzen naiz, ongizatearen sentsazioa dut askotan, ez dakit ezin dut hitzekin ondo azaldu momentu horietan sentitzen dudana.
Lehen gainera, lotsa ematen zidan lasterketetan aurrean ateratzea, ez dakit zergatik baina orain jada ez, hasieratik dena ematen dut."
Zelako sentsazioak izan dituzu lasterketetan?
Lasterketa hasi aurretik hasieran beti urduritasuna nagusitzen da eta baita korrika hasten naizenean ere, baina aurrera egiten dudan heinean gero eta gehiago gustatzen zait.
Zein lasterketa motetan aritzen zara?
Lasterketa herrikoietan
Krosean aritu zara?
Iaz aritu nintzen krosean bai, Laudioko Atletismo Klubean federatuta nengoen. Baina aurten niri eta entrenatzeari dedikatu nahi diot denbora. Eta noski, nola ez, topera disfrutatzeari.
"Hori bai, ez dut alboratzen krosera bueltatzea. Errepideko lasterketak asko gustatzen zaizkit eta are gehiago aldapak baldin badituzte."
Zergatik egiten duzu korrika?
Korrika egiten dudanean mundutik deskonektatzen laguntzen didalako. Oso gogorra da Bilboko arropa denda batean lan egitea, etxera etortzea eta umeak zaintzea eta aldi berean Laudioko Refan lurrin denda ere aurrera eramatea. Korrika egiterakoan guztia apur bat alboratzen dut.
Asko entrenatzen duzu?
Astean 4 egunetan entrenatzen dut. Normalean 2 egunetan serie luze eta laburrak egiten ditut eta beste bi egunetan lasterketa azkarra.
5. egun bat entrenatu ahal dudanean lasterketa motela egitea gustatzen zait, paseoaz eta nire musikaz disfrutatzeko.
Badaukazu helbururik aurten? Hala bada zein?
Momentuz ez daukat helbururik. Aurten Donostiako Behobian parte hartzea gustatuko litzaidake, inoiz ez dudalako parte hartu. Bi urte eta erdi daramatzat kirol honetan, baina gauzak behar bezala eginen urte bat eta nire ustez egiten duzunaz disfrutatzea da garrantzitsuena.
Zer esango zenuke, lasterketetan dagoen nesken presentzien inguruan?
Gero eta handiagoa dela eta asko gustatzen zaidala entrenatzera ateratzen naizen bakoitzean eta neskekin gurutzatzen zarenean. Oso momentu politak dira horiek.
Zerbait gehitu nahiko zenuke?
Bai noski, eskerrak eman nahi nizkion Peli Ortiz de Zarateri kirol honetan murgildu ninduelako. Bera izan zen neska taldetxo bat elkartu gintuena eta oraindik korrika egiten eta disfrutatzen jarraitzen dugu.