IKER ARZA (1992, Laudio) “Apocalipsis New Gerations” txapelketan egon da aurreko asteburuan eta txapelketaren inguruan hitz egin digu.
Zer moduz joan da txapelketa?
Txapelketa oso ondo prestatuta geneuzkan eta parte hartzeagatik gogo handiak geneuzkan. Dena oso ondo hasi zen, lehen asaltoa oso gogor atera nintzen eta emaitza ona izan zen.
Bigarren asaltoan, lehenengoan bezala atera nintzen baina, azken segundoetan. lurrera erori nintzen eta epaileak 10eko zenbaketa egin ondoren jarraitu nuen lehian.
Hirugarren asaltoan piska batt lasaiago atera nintzen, baina borrokari buelta emateko asmoarekin .Azkenean ostiko oso on bat eman zidan buruan eta lurrera erori nintzen. Epaileak berriz ere, zenbatzen hasi zen eta borroka jarraitu nuen baina banekien ez nengoela ondo. Segundo gutxi batzuk pasata berriz lurrera erori nintzen eta epaileak 3. zenbaketa hasi zuen borrokari amaiera emanez.
Legeak dio maila horretan, 3. zenbaketa ondoren borroka gelditu behar dela, nahiz eta aurrera jarraitu ahal nuen, nire segurtasuna mantentzeko K.O teknikoa eman zidaten.
Zer nabarmenduko zenuke?
Nire lana ondo egin nuela, entrenatzaileak esaten zuena egiten nuen. Baina nire aurkariak ere oso ondo egin zuen berea eta eman zidan ostikoa itzela izan zen. Gauzak zuzentzeko oso ondo entrenatzea da beharrezkoa eta hori egingo dut.
Zelako giroa egon da txapelketan?
Oso giro ona egon zen txapelketan , bai partaideen artean eta< baita ikusleen artekoa ere.
Zelako esperientzia izan da?
Esperientzia oso polita izan da, nahiz eta gertatutako ez izan nik espero nuena.
Txapelketa horretan parte hartzen zenuen lehen aldia izan da?
Bai hala da eta gainera denboraldiko lehen borroka da ere. Niretzat lehenengo borroka neoprofesionala izan da baina ziur nago ez dela azkena izango.
Zer nolako denboraldia espero duzu?
Nire puntu txarrak hobetzea eta ikastea da garrantzitsuena, apurka apurka esperientzia hartzen joatea. Borroka gehiago eduki nahi ditut eta nola ez, emaitza hobeagoak lortu.