Otsaileko azken bi asteburuetan Garazi Larrakoetxea Espainiako zein Euskadiko pista estaliko txapelketetan egon da. Lehenengoan brotzezko domina lortu zuen eta Euskadikoan, aldiz, urrezkoa.
Otsailaren 20 eta 21 bitartean Donostiako belodromoan Espainiako pista estaliko txapelketa ospatu zen. Garazi Larrakoetxeak altuera jauzian brontzezko domina lortu zuen 1,66metroko saltoari esker. Horrez gain, jauzi hirukoitzean ere lehiatu zen 11,07metrokoko jauzia eginez eta 8. postua lortuz.
Otsailaren 26 eta 27an, berriz, Euskadiko Txapelketa absolutua izan zen. Larrakoetxeak, lehen postua lortu zuen altuera jauzian 1,67metroko saltoarekin. Jauzi hirukoitzean, ordea, 3.postua lortu zuen 11,30metroko jauziari esker.