Zankuetako karabanentzako aparkalekuan lapurtzea leporatu die Ertzaintzak atzo atxilotutako bi gizonei. Gertakariak urtarrilaren 27ko gauean jazo ziren eta ustezko lapurrek 30 karabanatan ostu zuten.
Poliziaren ustetan, gizonezkoak hesia moztu ostean sartu ziren aparkalekuan eta 16.000 euroko kalteak eragin zituzten ibilgailuen ateak eta leihoak apurtu eta gero. Hainbat objektu eraman zituzten.
Egun berean identifikatu zituzten
Lapurreten gau berean Ertzaintzak identifikatu zituen akusatuak -batek aurrekariak ditu-. Patruila batek antzeman zituen Zankuetako ingurutan eta gelditu ostean datuak eskatu zizkien. Hori ez ezik, agenteek argazkiak atera zizkieten gainean zeuzkaten gauzei.
Une horretan salaketarik ez zegoen, baina, gero, poliziek objektu horiek eta lapurtutakoak alderatu zituzten.
Azkenik, atzo gauzatu zuen Ertzaintzak atxiloketa eta epaile baten esku utzi zituen.