Igandean Madrileko La Zarzuela zalditokian jokatu zuten Espainia kluben arteko kros txapelketa eta Laudio Atletismo Klubeko gazteek 23. postua lortu zuten.
Guztira Espainiar Estatuko 52 taldek parte hartu zuten. Nesken entrenatzaileak, Edu Frutos, emaitzarekin pozik dagoela adierazi du. Taldea osatzen duten 6 kirolariek 4.110 metroko lasterketa egin behar izan zuten. Berez 7 dira, baina 6 korrikalarien taldeak parte hartzen dute Espainiako Txapelketan.
Ibone Sanchezek ere parte hartu zuen
Ibone Sanchez La Blanca, Gasteiko taldearekin aritzen da krosean eta txapelketan berak 35. postua lortu zuen. Bere taldeak, ordea, 16. izan zen sailkapenean.
Asteburuan beste txapelketa garratntzitsu bat
Igande honetan Berrizen Eskolarteko Euskadiko Kros Txapelketa jokatuko da. Laudioko infantil neska eta mutilen taldeak Arabako txapeldunak dira, beraz, Euskadiko Txapelketan postu onaren bila joango dira.