Martxoko elikagai bilketan parte hartzeko deia egin du Nomeolvides Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2016ko ots. 24a, 00:00

Laudioko Nomeolvides Elkarteak zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonentzako elikagaiak, garbiketa produktu basikoak eta jostailuak biltzea du helburu.  

2015an bi bilketa egin zituzten. Martxoaren 27 eta 28an egindako bilketan 7,2 tona elikagai eta garbiketa produktu bildu zituzten. Bigarren bilketa irailaren 18 eta 19an egin zuten eta gutxiago bildu zuten, 5 tona inguru, boluntario gutxiago aritu zirelako.

Laudioko Nomeolvides Elkarteak zailtasun ekonomikoak dituzten pertsonentzako elikagaiak, garbiketa produktu basikoak eta jostailuak biltzea du helburu.  

2015an bi bilketa egin zituzten. Martxoaren 27 eta 28an egindako bilketan 7,2 tona elikagai eta garbiketa produktu bildu zituzten. Bigarren bilketa irailaren 18 eta 19an egin zuten eta gutxiago bildu zuten, 5 tona inguru, boluntario gutxiago aritu zirelako.

334 familientzako laguntza

Elkarteak jakinarazi duenez, 2015an bildutako 12 tonak Laudioko 334 familia artean banatu zituzten. Pakete basikoak arroza, pasta, lekaleak, esnea, olioa, kontserbak, haurrentzako pardelak eta higiene eta garbiketa produktuak biltzen ditu. Urtean 5 produktu banaketa egin zituzten otsaila, apirila, ekaina, urria eta abenduan.  Guztira zailtasun ekonomikoak dituzten 1.000 pertsonari laguntza eman zioten. Laudioko herritarren parte hartzea eta supermerkatuen laguntza eskertu du Elkarteak.

Hurrengo bilketan parte hartzeko deia  

Martxoaren 4 eta 5an egingo den produktu bilketan parte hartzeko deialdia zabaldu du orain Nomeolvides elkarteak. Boluntarioen lana Laudioko supermerkatuetan herritarrek egiten dituzten ekarpenak biltzea izango da, batez ere esnea eta olioa jasoko dira. Parte hartu nahi dutenek 622 668 337 telefonoan edo abnomeolvides@gmail.com helbide elektronikoan izena eman dezakete eta www.nomeolvides.info webgunean informazio gehiago dago eskuragai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide