Arartekoak ez du irregulartasunik antzeman udal etxebizitzen alokairuen igoeran

Erredakzioa 2016ko ots. 22a, 13:00

Alkateari bidalitako idazkiaren bidez, Arartekoak Udalak etxebizitza sozialen alokairuan aplikatutako igoeran irregulartasunik antzeman ez duela jakinarazi du. Horren bidez, Laudioko PSEk bidalitako kexarekin hasitako prozesuari amaiera ematen zaio.

Alkateari bidalitako idazkiaren bidez, Arartekoak Udalak etxebizitza sozialen alokairuan aplikatutako igoeran irregulartasunik antzeman ez duela jakinarazi du. Horren bidez, Laudioko PSEk bidalitako kexarekin hasitako prozesuari amaiera ematen zaio.

Kexa hartan, PSEren ordezkariak alokairuen igoeran udal gobernu taldea arbitrariotasunez aritu zela salatu zuen. Horregatik, Arartekoari inbestigazioa zabaltzeko eskatu zion. Haren ustez, alokairuen zenbatekoaren eguneratzeak errenta %60 eta %120a bitarte igotzea eragin zuen. Horren ondorioz maizterren egoera ekonomikoa asko kaltetu dela eta horietako zenbait gizarte-bazterketa egoeratik gertu daudela babestu zuten PSEtik.

Arartekoak, jasotako kexa dela eta, Udalari azalpenak biltzen dituen informea eskatu zion. Bertan alokairua igotako etxebizitzen - denak Etxebizitza Sozialak Alokatzeko Udal Programaren parte dira-  egoera juridikoa azaltzen da, hala nola alokairuak eguneratzeko erabilitako irizpideak. Gainera udal zerbitzu sozialek maizterren egoera ekonomikoa analizatzeko egindako pausoak jasotzen dira.

Laudioko udal etxebizitzen alokairua 2005ean eguneratu zen azkenekoz. Udalak egin berri duen eguneratzean 2010eko azaroaren 3ko Agintea betetzen dela eta maizterretako inor gizarte-bazterketa arriskuan ez dagoela iritzita prozesua amaitutzat eman du Arartekoak.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide