Jaien inguruko bilera irekia egingo dute gaur eta alderdiek Batzorde Paritarioari buruzko eztabaida berpiztu dute

Erredakzioa 2016ko ots. 23a, 13:42

San Roke Jaien antolatzaileek bilera deitu dute gaur 19:00etan Kultur Etxean, Arraño gelan. Sustatzaileek nabarmendu dute batzarra eragile zein norbanakoei egongo dela irekirik, asmoa jaiak berpiztea baita, eduki zein antolakuntza ereduaren aldetik.

Helburu hori betetzeko, ezinbestekotzat jo dute herritarren partaidetza.

San Roke Jaien antolatzaileek bilera deitu dute gaur 19:00etan Kultur Etxean, Arraño gelan. Batzarraren sustatzaileek nabarmendu dute eragile zein norbanakoei egongo dela irekirik, asmoa jaiak berpiztea baita; eduki zein antolakuntza ereduaren aldetik.

Helburu hori betetzeko, ezinbestekotzat jo dute herritarren partaidetza.

Batzorde paritarioa

Jaien ereduari dagokionez, pasa den astetik Batzorde Paritarioaren inguruko eztabaida berpiztu dute Omnia zein EH Bildu alderdiek, Omniak txosten bat argitaratu baitu bere proposamenekin. Nahiz eta biek ezadostasunak daudela adierazi duten, iritzi berekoak dira puntu batean: Batzorde Paritarioaren erabakiek lotesle izan beharko lukete.

Horretarako, oztopoa da legearen debekua. Aitzitik, EH Bilduk azaldu du konpromiso eta borondate politikoa egonez gero, batzordearen erabakiak gauzatu daitezkeela. Zentzu horretan, EH Bilduk eta Omniak gehiengo zabala izango lukete.

Daten aldaketarako galdeketa

Horrez gain, Udal Gobernu taldeak iragarri du udazkenean herri galdeketa egiteko asmoa daukala sanrokeen daten inguruan.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide