Igandean, otsailaren 28an, Andaluziako Eguna ospatuko da eta Laudioko Gure Rocioko Ama Andaluziar Etxeak egitarau zabalarekin festa egingo du, ohi bezala. Ospakizunak asteburu osoan zehar izango dira, ostiraletik hasita. Horietako batzuk bazkideei soilik zuzenduta badaude ere, gehienak mundu guztiari zabalik egongo dira. Jaia Andaluziar Etxearen egoitzan izango da, Untzueta plazan.
OTSAILAK 26, OSTIRALA
18:30 Haurrentzako marrazki lehiaketa
OTSAILAK 27, LARUNBATA
14:00 Bazkideei zuzendutako ermandade bazkaria
18:00 Haurren marrazki lehiaketako sari banaketa
18:30 Mahai jokoen sari banaketa
19:00 Ikuskizuna: Algarabia taldea (1.pasea)
19:15 Poesia: Belén Ajuria
19:20 Ikuskizuna: Algazara abesbatza
19:40 Ikuskizuna: Algarabia taldea (2.pasea)
20:00 Ikuskizuna: Marta “La Galana”
OTSAILAK 28, IGANDEA, ANDALUZIA EGUNA
13:00 Agintariei harrera
13:30 Ikuskizuna: Algarabia taldea
13:45 Bazkideentzako luntxa
17:30 Txokolatada