Laudioko udal gobernu taldeak iragarri du herri galdeketa egiteko asmoa daukatela San Roke jaien datak hautatzeko. EH Bilduk proposamena luzatu die gainerako taldeei eta guztiek babesa eman diote. Asteartean aurkeztuko diete egitasmoa sanrokeak antolatzen dituzten taldeei.
Bi galdera
Printzipioz, galdeketak 2 itaun izango lituzke; lehenengoak galdegingo luke egungo jaien datak aldatu behar diren; bigarrenak, ordea, data ezberdinen artean aukeratzeko parada eskainiko luke. Erabakitzeke dago zenbat aukera emango diren azken galdera horretan; 3 data edo 6, alegia.
Udalak adierazi du oraindik lan juridikoa egin behar dutela eta, horrez gain, adostasun zabala ezinbestekoa izango dela, talde politikoekin zein kultur eragileekin. Udazkenean gauzatu nahiko lukete ekimena.