EAJk aurreratu du zeintzuk izango diren bere helburuak 2016an

Erredakzioa 2016ko ots. 20a, 13:30

Laudioko EAJko udal taldeak adierazi du zenbait gaitan zentratuko dela 2016an. Horien artean, berebiziko garrantzia eman diote Antzokiari. Jeltzaleen ustez aurten heldu da “bere kokapena erabakitzeko unea, etorkizuneko eraikinak izango dituen balizko erabilerak definitzeko unea, proiektuaren erredakzioarena, eta bere kasuan, azpiegitura garrantzitsu hau lehen bait lehen egiteko finantza- formulak bilatzearena.”

Laudioko EAJko udal taldeak adierazi du zenbait gaitan zentratuko dela 2016an. Horien artean, berebiziko garrantzia eman diote Antzokiari. Jeltzaleen ustez aurten heldu da “bere kokapena erabakitzeko unea, etorkizuneko eraikinak izango dituen balizko erabilerak definitzeko unea, proiektuaren erredakzioarena, eta bere kasuan, azpiegitura garrantzitsu hau lehen bait lehen egiteko finantza- formulak bilatzearena.”

Gainera, EAJk nabarmendu du eztabaida hori guztia Laudioko herri osoari dagokiola eta ez duela oztopatuko.

Eraikin publikoa

Oposizioan aritzen den talde garrantzitsuena azpimarratu du nahiz eta ibilbidea abiatu den zenbait eraikin publiko berreskuratzeko Lamuza Parkean, beste udal eraikin batzuk ere badirela eraberritzeke; esaterako udaletxe zaharra, Zubiko Etxea (bere garaian Gastronomia Museoa izan zena), Erroke Deuna erresidentzia zaharra, eta Goikoplaza baserria.

Zentzu horretan, EAJk nabarmendu du elkarteen beharrak aintzat hartu behar dituztela horretarako eta zenbait zerbitzu birkokatu behar direla (liburutegia, udal haurreskola eta gaztelekua, besteak beste).

Adostasuna

EAJren aburuz, etorkizuna diseinatzeko indar politikoen artean zubiak eraiki behar dituzte, adostasun zabalak lortzeko, herritar guztien mesederako gobernatzeko eta Laudiok aurrera egin dezan.

Zentzu horretan, jeltzaleak prest daude udal gobernu taldearekin lan egiteko eta hurrengo egitasmoak gauzatzeko: Hiri Antolamendurako Plan Nagusia, ondare arkitektonikoaren berreskuratze eta zaharberritzea, auzoetako Inbertsio Plana eta herritarren premiak asetzeko ekimenak eta asfaltatze eta argiteria publikoaren zenbait urtetarako berritze plana.

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide