“For those about to rock, we salute you” esaldiarekin ailegatuko da bihar Aiaraldera plan berezia. Erroman bizia galtzeko prest zeuden gladiatoreak bezala agurtu nahi izan du Laudioko Musika Bandak euren hurrengoko kontzertua aurkezteko.
Berez, ez dugu uste Laudioko Done Petri Elizan rock musika jotzea hain arriskutsua izango denik, baina generoaren talde ospetsuenetarikoen zenbait abesti musika klasikoarekin uztartzeko trebezia eta ausardia beharrezkoak direla ukatu ezina da. Are gehiago, aurreikusitako “tracklist”-aren protagonista gorena Metallica bezalako taldea izanda.
Jakina da Blues edota Jazz musikek Rock´nRollaren sorreran eduki zuten garrantzia, horietan musika klasikoaren zenbait instrumentu zeukaten eraginarekin, baina ez dira asko izango gaur egun rock talde gogorrago edota azkarragoak musika klasikoarekin nahasteko gai diren pertsonak.
Laudioko Musika Banda, nazioarteko ereduak jarraitu ditu
Hala ere, 2014an adibidez izan genuen azkeneko adibide argia, Lang Lang pianojole txinatarrak Grammy sarien ekitaldian Metallicarekin batera jo zuen One abestiarekin, “erronka artistiko” modura definitu zuena. 3 urterekin baino ez, pianoa jotzen hasi eta 13rekin Chopin edota TchaikovskyMoscuko Orkesta Filarmonikoarekin gauzatu duen birtuoso honek ez da rock modernoan musika klasikoaren influentziak azaldu dituen bakarra.
Ia 20 urte pasa dira Michael Kamen moduko konpositoreak San Franciscoko Orkesta Sinfonikoa Metallicarekin batera Berkeley Community Theatre-aren kontzertua zuzendu zuenetik. Eta ez pentsa James Hetfield ta lagunak bakarrak izango zirenik, Aerosmith, Alice in Chains, edota Guns N´Roses ere izan baitira Michael Kamen-en gonbidatuak.
Orain, hainbeste urtez gauzatu diren zenbait obra horietan belarria jarrita, Laudioko Musika Bandak Metallica eta beste rock talde famatuen musika dakarkigu asteburu honetan. Igandean gauzatuko da, eta nahiz eta talde originalak beraiekin batera ezin izan, gonbidatu bereziak izango dituzte Kirk Hammet, Ritchie Blackmore, Michael Schenker, Angus Young, eta beste izen askoren lana jotzeko:
(“Maskarada“ eta Bandaren laguntzailea)
(Capitán Ahab taldearen baxu jotzailea eta Bandaren kontrabaxu jotzailea)
(Bandaren piano eta klarinete jotzailea)
(“Travellers” taldearen eta “Amurrio Abesbatza”ren abeslaria)
(Bandaren Perkusionista) |
Ez da Laudioko Bandaren lehendabiziko erronka, lau izan baitira gauzatu dituzten “obra elektrikoak” bestelako Pop eta Rock taldeekin. Power baladen melodiak, Hard Rock klasikoen erritmoa, Speed edota Trash Metalaren teknika nahiz abiadura, eta sorpresa bat edo beste izango dira gurekin bihar, Laudioko Done Petri elizan, arratsaldeko 19:00etan. Musika gustu eta adin guztietarako kontzertu berezi eta gomendagarria. ¡Long Live Rock&Roll!