Gazte Danbadan Gatibu, Ken 7, Esne Beltza eta Gose arituko dira, besteak beste

Aimar Gutierrez Bidarte 2016ko ots. 18a, 16:34

Gazte Danbadaren egitaraua aurreratu dute. Martxoaren 25etik 28ra bitartean eduki politikoa eta aisialdia uztartuta eskaintza zabala egongo da Laudion. Hitzaldi, tailer eta kultura eskaintza luze batek hartuko du Laudioko kaleak.

Gazte Danbadaren egitaraua aurreratu dute. Martxoaren 25etik 28ra bitartean eduki politikoa eta aisialdia uztartuta eskaintza zabala egongo da Laudion. Hitzaldi, tailer eta kultura eskaintza luze batek hartuko du Laudioko kaleak.

Hitzaldietan, hamaika kontu jorratuko dituzte: gazte boterea, burujabetza, independentzia, internazionalismoa, euskalgintza, amnistia, Ipar Euskal Herriko errealitatea eta abar. Tailerretako eskaintza ere oparoa izango da, eta gai andana jorra-tuko dituzte: antzerkia, rapa, serigrafia, samurtasuna, sendabelar tailerra.

Eskaintza kulturalak Laudioko kale eta txokoak beteko ditu bertso eta poesia saioekin, antzerkiekin, musika emanaldiekin, elektrotxarangekin eta beste hamaika “performancerekin”. Garagardo ekologikoen zein nekazari eta artisau gazteen azokek ere herriko kaleak okupatuko dituzte.

Kontzertuak: Esne Beltza, Gatibu, eta Ken Zazpi, besteak beste

Iluntzean eskaintza musikala-ren unea izango da. Martxoaren 25ean, ostirala, Gatibu, Esne Bel-tza, Afu, Norte Apache eta McO-nak taldeak arituko dira oholtzan. Larunbatean, Blaka, Sorkun, Non Servium, Arkada Social eta Juan-txo Skalariaken txanda izango da. Azkenik, igandean, Ken Zazpi, Bela-ko, Gose, Pixontxis, Las Tea Party eta Xutik taldeek joko dute.

Talde horiekin guztiekin batera “Oholtza gainean bakerik ez” lehiaketako 15 musika talde irabazleak jardungo dira kontzertuetarako prestatuko duten karpa erraldoian.Nazioarteko ordezkaritza ere egongo da; Hego Afrikatik, Finlan-diatik, Andaluziatik zein Brasiletik.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide