Lanuzteak egiten hasi dira Imegarreko langileak, soldatetan dituzten atzerapenengatik

Erredakzioa 2016ko ots. 17a, 13:39

Laudion kokatua dagoen Imegar enpresako langileak lanuzteak egiteari ekin zioten astelehenean (otsailak 15). Nominen ordainketetan dituzten atzerapenengatik ekin diote mobilizatzeari. “Duela bizpahiru urtetik hona era jarraitu batean izaten ari garen arazoa da soldatak atzerapenarekin jasotzea”, azaldu du LABen ordezkaria den Iñaki Isusik, “eta azkenean edalontziak gainezka egin du”.

Laudion kokatua dagoen Imegar enpresako langileak lanuzteak egiteari ekin zioten astelehenean (otsailak 15). Nominen ordainketetan dituzten atzerapenengatik ekin diote mobilizatzeari. “Duela bizpahiru urtetik hona era jarraitu batean izaten ari garen arazoa da soldatak atzerapenarekin jasotzea”, azaldu du LABen ordezkaria den Iñaki Isusik, “eta azkenean edalontziak gainezka egin du”.

Ez dakite hurrengo soldata noiz jasoko duten, eta horretan datza arazo nagusia, delegatuaren esanetan: “Traba handiak suposatzen ditu zure bizitza pertsonala planifikatzerako orduan”. Hori dela eta, enpresari zenbait alternatiba proposatu dizkiote: “soldata bi edo hiru zatitan ordaintzea, adibidez”. Baina, salatu dutenez, enpresak ez die kasurik egin langileen eskariei. “Ordainketak egiterako orduan zerrendan azkenak gara langileak”, salatu du Isusik. Momentu honetan “kalitatezko paga” deritzona eta urtarrileko nomina zor dizkie enpresak langileei.

Soldatak ordaintzeko zailtasunak enpresak dituen zor batzuen ondorio dira. “Makina berri batzuk erostean sortu zuten zorra. Baina euren errua da hori”, azaldu du Isusik, eta gaineratu du makina horiek ez dutela hasieran uste zen bezain ondo funtzionatzen.

Herrira jaisteko asmoa

Lanuzteak egiten jarraituko dute langileek. Bi lanuzte ari dira egiten egunero, txanda aldaketetan. Bihar (otsailak 18) herrira jaisteko asmoa dute, herritarrei euren egoeraren berri emateko, merkatua dagoela baliatuta.

Otsailaren 29ra arte dute lanuzteekin jarraitzeko asmoa. Ordurako enpresak keinurik egingo ez balu, asanblada batean erabakiko lukete zer egin.

30 langile inguru dituen enpresa da Imegar eta galdarak fabrikatu egiten ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide