Iker Arza eta Asier Ispizua, Laudioko Hajime Fight Klubaren borrokalariak, “Apocalipsis New Generations” txapelketan arituko dira. Otsailaren 27an Portugaleten ospatuko da txapelketa arratsaldeko 19:00ean.
Iker Arza, Kick Boxing K1 arauetan eta 74kg-tako maila erdiprofesionalean arituko da. 2 minutuko eta 4 asaltoko borroka izango da berea.
Asier Ispizua ere, Kick Boxing K1 arauetan arituko da, baina 63kgtako amateur mailan. Bere borrokak ere 2 minutu iraungo du, baina 3 asalto izango ditu.
Sarrerak eskuratu nahi duenak Laudioko Hajime Fight Klubean dituzte. Haiekin harremaneta jartzea posible da 688 64 49 53 (Asier) telefonoaren bitartez. Lehenago erosten baldin badira 12 euroko kostua izango dute eta egunean bertan, ordea, 15.