Adinekoentzako kultur programari ekingo diote gaur Laudion

Erredakzioa 2016ko ots. 15a, 07:27

Herriko nagusiei zuzendutako kultur programa zabala martxan jarriko du gaur Laudiok, landa eremuan zahartzearen gaia landuko duen hitzaldi batekin. Edadetuenen kultura zabalkundea helburu duen programa honen bitartez hainbat ekintza ezberdin izango dira hurrengo aste hauetako astelehen, asteazken eta ostiraletan. Egitaraua martxoaren 16ra arte luzatuko da.

Herriko nagusiei zuzendutako kultur programa zabala martxan jarriko du gaur Laudiok, landa eremuan zahartzearen gaia landuko duen hitzaldi batekin. Edadetuenen kultura zabalkundea helburu duen programa honen bitartez hainbat ekintza ezberdin izango dira hurrengo aste hauetako astelehen, asteazken eta ostiraletan. Egitaraua martxoaren 16ra arte luzatuko da.

Programaren ekintzak herriko Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Sarrera libre eta doakoa izango da. Egitasmoa Laudioko Udalak, Hirugarren Adinekoen Elkartegiak eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailak antolatu dute. 

OTSAILAK 15, ASTELEHENA
Hitzaldia: “Landa eremuan bizi eta zahartzea”. Hizlaria: Juan José Corcuera, psikologoa.


OTSAILAK 17, ASTEAZKENA
Hitzaldia: “Dependentzia egoeran dauden pertsonen atentzio, autonomia pertsonal eta sustapenerako legea". Hizlaria: Ana Mendia, abokatua.


OTSAILAK 19, OSTIRALA
Hitzaldia: “Artea eta edertasuna Parisen”. Hizlaria: Susana Arechaga, Elizbarrutiko Ondare Ordezkaria.


OTSAILAK 22, ASTELEHENA
Hitzaldia: “Giharrak, gorputzeko gantza eta zahartzea”. Hizlaria: Fernando Gómez-Busto, geriatra.


OTSAILAK 24, ASTEAZKENA
Hitzaldia: “Era osasungarrian zahartzea. Erorketen prebentzioa". Hizlaria: Brígida Argote, Euskadiko Geriatria eta Gerontologia Elkarteko Arlo Klinikoaren lehendakariordea.


OTSAILAK 26, OSTIRALA
Hitzaldia: “Arkeologia Araban”. Hizlaria: Ismael García, arkeologoa (ENKLABE).


OTSAILAK 29, ASTELEHENA
Hitzaldia: “ISIS. Estatu Islamikoa”. Hizlaria: Víctor Amado, EHUko irakaslea.


MARTXOAK 2, ASTEAZKENA
Diaporama: “Gasteizko eraztun berdea. Natura, bizitza eta kolorea". Hizlaria: Patxi Sánchez-Dehesa, bidai argazkilaria.


MARTXOAK 4, OSTIRALA
Arabako Ilusionisten Elkartearen magia ikuskizuna.


MARTXOAK 7, ASTELEHENA
Hitzaldia: “Artea kalean: hiria duin bihurtzeko modu berriak". Hizlaria: Iñigo Sarriugarte, EHUko Arte garaikideko irakaslea.


MARTXOAK 8, ASTEARTEA
Txangoa. Egitaraua zehazteke dago. Gidaria: Jesús Rodríguez Solórzano.


MARTXOAK 9, ASTEAZKENA
Hitzaldia: “Iraganeko bazterrak". Hizlaria: Jesús Rodríguez Solórzano, paleontologoa eta geologoa.


MARTXOAK 11, OSTIRALA
Hitzaldia: “Pentsamendu positiboa”. Hizlaria: ADINDU.


MARTXOAK 14, ASTELEHENA
Hitzaldia: “Gernu-galerak” . Hizlaria: Ania Ibisate, fisioterapeuta-osteopata (IGARO).


MARTXOAK 16, ASTEAZKENA
Hitzaldia: “Benetan arriskutsuak dira laborantza transgenikoak?". Hizlaria: Mertxe de Renobales, biologoa.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide