Laudioko sanrokeak egokitzeko bilera egingo dute

Erredakzioa 2016ko ots. 14a, 10:00

Laudioko San Roke jaien inguruko hausnarketak darrai. 2014. urte amaieran daten inguruko eztabaida mahai gainean jarri zuen herritar taldeak lanean jarraitzen du eta orain jaiak antolatzeko era ezberdinak aztertzen ari dira.

Laudioko San Roke jaien inguruko hausnarketak darrai. 2014. urte amaieran daten inguruko eztabaida mahai gainean jarri zuen herritar taldeak lanean jarraitzen du eta orain jaiak antolatzeko era ezberdinak aztertzen ari dira auzokide eta elkarte horiek. Ekimen hau gidatzen ari direnen hitzetan, "Laudioko San Roke jaiak ez daude bere egoera onenean" eta "pertsona guztien indarrarekin eta lanarekin bakarrik lortuko dugu jaiak interesgarriak egitea herritar guztientzako". Norbanakoek herriko jaietan antolatzen dituzten ekintzen koordinazioa hobetzea ere xede dute. 

Helburu horietan aurrerapausoak emateko batzarra irekia ospatuko dute otsailaren 23an. Herriko jaietan interesa duen edonori horretan parte hartzeko gonbidapena luzatu diote herritar eta elkarteek. Hitzordua 19:30etan izango da Kultur Etxeko Arraño aretoan.  

 

Gardeako Jaiak

Bestetik, Gardeako Santa Kurutze jaiak antolatzeko bilera irekia ere ospatuko dute otsailaren 23an. Auzo batzarrean proposatu zuten moduan, prestaketa batzar hau irekia izango da eta festen koordinazioan parte hartzeko edo ideiak proposatzeko prest dagoen pertsona zein elkarte orori zabalik egongo da. Auzoko Gizarte Etxean egingo dute bilera arratsaldeko 19:00etan.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide