Garapen Agentziak profesionalentzako ikastaro berriak eskainiko ditu otsailean

Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 10:16

Profesionalei zuzendutako hiru ikastaro berri eskainiko ditu Laudioko Tokiko Garapen Agentziak hurrengo astetan. Enpresan arrakasta lortzeko hainbat gako izango dira formakuntza saio hauen hizpide. Publiko baten aurrean hitz egiteko teknikak landuko dituzte, jarrera astertiboa garatzeko moduak eta gehiago saltzeko gakoak, besteak beste. Bereziki mikro-ETE, ETE, ekintzaile eta autonomoei zuzendutako ikastaroak badira ere, interesa duen orori zabalik daude. 

Saio hauek doanekoak izango dira baina parte hartzaile kopurua mugatuta dagoenez, aurretik izena ematea beharrezkoa da. Matrikula gauzatzeko 944034980 telefonora deitu edo garapenagentzia@laudio.eus helbide elektronikora mezua bidali beharko da. Tailerrak Laudioko Tokiko Garapen Agentziaren eraikinean izango dira, Arza industriagunean. 

”Asertibitatea eta norbere buruan konfiantza, beharrezkoak nire enpresa arrakastatsuagoa izateko”
Hartzailea: Mikro-ETEak, ETEak, ekintzaileak, autonomoak eta interesa duen oro
Data: Otsailak 16 eta 19

Ordutegia: : 9:30-12:30

”Hitzen indarra”. Oratoria profesional eraginkorra izateko ikastaro trinkoa
Hartzailea: Edozein entzuleren aurrean (bezeroak, laguntzaileak, enplegatuak, menpekoak, eta abar) komunikazio gaitasuna hobetu nahi duen profesional oro.
Data: Otsailaren 24an (8 ordu)
Ordutegia: 09:30-14:00 eta 15:30-19:00.

”Gehiago saltzeko gakoak”
Hartzailea: Mikro-ETEak, ETEak, ekintzaileak, autonomoak eta interesa duen oro
Data: Otsailak 26
Ordutegia: 9:30-12:30

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide