Omniak prentsa oharra zabaldu du jakinarazteko Jai Batorde Paritarioaren esku utzi nahi duela Laudioko Jaien antolakuntza. Horretarako baldintza garrantzitsua jarri nahi dute: batzorde horretan parte hartuko dutenak Laudioko herritarren ordezkariak izatea eta herritargoaren zilegitasuna jasotzea.
Txosna Bazordea
Alderdiak txosnen inguruan ere adierazpenak egin ditu oharrean. Alderdiak eskatu dio Txosna Batzordeari lan egin dezan zuzenean Jai Batzorde Paritarioan, udalak gauzatu dezan beraiek proposatzen dituzten ekintzak.
Horretarako, Jai Batzorde Paritarioak txosnen oinarriak onartu beharko lituzke: jai parte hartzaileak izatea, euskaldunak eta feministak.
Omniak azpimarratu du aurten Laudioko Jaien aurrekontuko 90.000 euro ez direla gastatu eta diru hori Jai Batzorde Paritarioaren laguntzaz erabili daitekeela. Horrek lagunduko luke, alderdiaren ustez, elkarte gehiagok txosnak jar ditzaten euren jarduera finantzatzeko.