Urtarrilaren 31an, Lasarten, izan zen Euskadiko Kros Txapelketa. Bertan, Laudio Atletismo Klubeko emakumezko jubenilek, klubeka 3.postua lortu zuten. Horregatik otsailaren 28an Espainiako Kros Txapelketan arituko dira.
Zazpi neskez osatutako taldea osatzen dute aurten jubenil maila. Eduviges Frutos, arduratzen da neska hauen entrenamenduez eta berak esan duenez ezustezkoa izan da neskek Espainiako txapelketara joateko txartela eskuratzea. Bere ustez, oso maila altua zegoen Euskadiko Txapelketan eta horregatik baieztatzen du taldea oso ondo aritu zela eta korrikalariek oso lasterketa ona egin zutela.
Guztira Euskadiko Txapelketan 63 emakumeek eta 10 klubek parte hartu zuten. Besaide Astobiza, Ekhine Barinaga, Aitana Delgado, Maider Martin, Ane Aldaiturriaga, Naroa Mendez eta Iratxe Salazar beraz, otsailaren 28an ahalik eta ondoen egiteko gogor entrenatzen dabiltza orain.