Martxoaren 5ean ospatuko da Mugagabe Trail lasterketaren 2. edizioa. Aurreko urtean bezala bi ibilbide ezberdin egongo dira, baina aurten, bietako bat herrikoia izango da.Laudioko Mugagabe Trail Taldeak antolatutako lasterketa da.
29 kilometro lasterketa
Lasterketa ofizialak 29 kilometro izango ditu eta 1700 metroko desnibel positiboa. Goizeko 9:30ean aterako da Aldai Plazatik. Lasterketan 6 hornidura egongo dira: 4.km-an likidoa, 10,5.km-an solidoa eta likidoa. 14.km-an likidoa, 21.km-an solidoa eta likidoa, 25.km-an likidoa eta azkena helmugan (Aldai Plazan).
Hau da ibilbidearen traka:
<iframe frameBorder="0" src="http://es.wikiloc.com/wikiloc/spatialArtifacts.do?event=view&id=11697281&measures=off&title=off&near=off&images=off&maptype=S" width="500" height="400"></iframe>
Sariak hurrengoak izango dira:
Absolutoak: (gizonak eta emakumeak)
1º: Txapela + garaikurra + oparia
2º: Garaikurra + oparia
3º: Garaikurra + oparia
Beteranoak: (gizonak eta emakumeak)
1º: Oparia
Junior: (gizona eta emakumea)
1º: Oparia
Taldea: (hiru personak)
1º: Oparia
Laudio: (gizonak eta emakumeak)
1ª Oparia
Lasterketa herrikoia: 10 km
Lasterketa herrikoiak 10 kilometro izango ditu eta 500 metroko desnibel positiboa. Goizeko 9:45ean aterako da Aldai Plazatik. Lasterketan 3 hornidura egongo dira: 4.km-an solidoa eta likidoa, 7.km-an solidoa eta likidoa. azkena helmugan.
Hau da ibilbidearen traka:
<iframe frameBorder="0" src="http://es.wikiloc.com/wikiloc/spatialArtifacts.do?event=view&id=11697365&measures=off&title=off&near=off&images=off&maptype=S" width="500" height="400"></iframe>
Sariak hurrengoak izango dira:
Absolutoak: (gizonak eta emakumeak)
1º: Oparia
2º: Oparia
3º: Oparia
Laudio: (gizonak eta emakumeak)
1ª: Oparia
Izen ematea otsailaren 28an bukatuko da
Lasterketa ofizlian izena emateko sartu hurrengoko linkean:
https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1473
Ordea, lasterketa herrikoian izena emateko:
https://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1474
Prezio ezberdinak daude lasterketan parte hartu ahal izateko. Lasterketa luzean chip horiko federatuek 20€ eta chip horirik gabe 22. Federatuta ez daudenek, aldiz, chip horiarekin 22€ ordaindu behar izango dituzte eta chipik gabe 23.
Lasterketa motzean chip horiko federatuek 10€ eta chip horirik gabe 12. Federatuta ez daudenek, aldiz, chip horiarekin 12€ ordaindu behar izango dituzte eta chipik gabe 13.
Informazio gehiago Mugagabe Trail Taldearen web orrialdean daukazue:
https://mugagabetraillaudio.wordpress.com/