Asteburuko Aratusteak kontuan hartuta, Aldaiko Irristaketa Taldeak topaketak antolatu ditu gaurko. Arratsaldeko 20:00etan ordubeteko ibilbideari ekingo diote.
Antolatzaileek diotenez, herriko bidegorrietatik joango dira eta arazorik gabeko ibilbide erraza izango da edonork parte har dezan. Gainera “Inauterietako topaketa dela gogorarazi nahi dizuegu beraz, mozorrotuta etortzera animatzen zaituztegu” gaineratu dute irristaketa taldekoek.
Kaskoaren eta gainontzeko babesen erabilera derrigorrezkoa izango da eta horrez gain, gauez burutzen den ibilbidea denez, argi edo argi islatzaileak janztea gomendagarria da.