Arabako eskolarteko kros txapelketaren harira, XX. Laudio Ikastola Krosa antolatu dute. Lamuza parkean ospatuko da Otsailaren 14an. Laudioko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzeko aukera izango dute.
Zirkuitua 10:30ean irekiko dute. Probei, berriz, 11:00etan emango diete hasiera. Lehiatzen lehenak Emakumezko Infantilak izango dira, 2000 metroko distantzian. Ondoren, 11:15ean, Gizonezko Infantilak leihatuko dira, 3500 metrotan. 11:35ean Emakumezko Alebinak jardungo dira, 1500 metrotan. Gizonezko Alebinek, aldiz, 11:45ean dute hasiera, 2500 metrotan aritzeko. Bukatzeko, 12:00etan Emakumezko Benjaminak 1000 metrotan eta 12:10ean Gizonezko Benjaminak 1500 metrotan arituko dira.
Berezitasun gisa, lehiaketan parte hartzerik ez duten gazteek, Lehen Hezkuntzako 2. mailatik beherakoek, proba egiteko aukera izango dute, 12:20etatik aurrera.