Larunbatean jokatu zuten Valentzian pista estaliko Errege eta Erreginaren Kopak. Geraxane Ussiak 400 metroko lasterketa irabazi zuen.
Geraxanek pista estalian orain arte egindako denborarik onena lortu zuen, 55' 33 alegia. Bere atzetik, 55'57ko denbora lortuta, Barbara Camblo Garcia sartu zen.
Espainiako Klubik onenek parte hartu zuten txapelketan, hala nola, Bartzelona, Valentzia, Atletico San Sebastian, Pontevedra... Proba horren 35. edizioa izan zen larunbatekoa.
Sailkapenak hemen daude ikusgai eta txapelketa ere, esteka hau sakatuta ikus daiteke.