Telefonicak ez du antena Latiorrotik mugitu behar, epaileak arrazoia eman baitio

Erredakzioa 2016ko ots. 3a, 09:37

Gasteizko administrazioarekiko auzien 3 zenbakidun epaitegiak arrazoia eman dio Telefonicari eta, ondorioz, enpresak ez du Latiorron daukan antena mugitzeko beharrik.

Udalak ordenantza berria sortu zuen 2011n antenak herrigunetik aldentzeko eta 2014ko apirilean Telefonica Moviles de Españari agindu zion Latiorrotik kentzeko antena; San Bartolomera eraman zezan.

Gasteizko administrazioarekiko auzien 3 zenbakidun epaitegiak arrazoia eman dio Telefonicari eta, ondorioz, enpresak ez du Latiorron daukan antena mugitzeko beharrik.

Udalak ordenantza berria sortu zuen 2011n antenak herrigunetik aldentzeko eta 2014ko apirilean Telefonica Moviles de Españari agindu zion Latiorrotik kentzeko antena; San Bartolomera eraman zezan.

Lehenik eta behin, enpresak helegitea jarri zuen udalean eta, geroago, abokatuen esku utzi zuen auzia. Orain, epaitegiak bere aldeko erabakia hartu du.

Laudioko Udalaren ahaleginak

Jon Ander Altube alkateordeak adierazi du ez diotela uko egingo euren helburua betetzeari eta saiatuko direla, modu batean edo bestean, antena lekuz aldatzen. EH Bilduko ordezkariak azaldu du enpresarekin negoziatzeko prest daudela.

Zentzu horretan, Altubek argi utzi du ordenantza indarrean dagoela eta epaileek ez dutela indargabetu; epaiak aldi baterako xedapen bat besterik ez du bertan behera utzi, alegia.

“Arrañoko antenaren kasuan, lursaila udalarena zen eta horregatik errazagoa izan zen aldaketa, Latiorron ordea, orubea Telefonicakoa da, eta hor dago arazoa” argitu du alkateordeak.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide