Master Klasikoaren VIII. Edizioa izango da aurtengoa eta otsailaren 13an ospatuko dute. 78,8kilometrotako ibilbidea prestatu dute Laudioar Txirrindulari Elkartekoek, eguerdiko 15:30ean hasiko dena.
Txirrindularitza denboraldi hasieraren lehenengotariko froga izango da Laudiokoa. Ibilbideari erreparatuz Laudion hasi eta bukatuko den lasterketa da. Herritik 4 bira egin behar izango dituzte txirrindulariek, ia lehenengo 50 kilometroak eginez. Ondoren Luiaondo, Murga, Arespalditza, Zuaza, Okendo eta Garatetik igaroko dira, bukeran berriz ere Laudiora itzultzeko.
Izen emateak
Master eta elite kategoriek parte hartu ahal izango dute lasterketan. Horretarako batetik, www.kirolprobak.com web orrian izena eman beharko da eta besttik inskripzioaren kuota (12 euro) ordaindu. Dortsalak lasterketaren egun berean Laudioar Txirrindularitza Elkarteko egoitzan hartu beharko dira 14:00etatik 15:30ak arte
Ibilbidearen zein lasterketaren informazioa guztia Laudioar Txirrindularitza Elkarteko wen gunean ikus dezakezue:
http://www.scllodiana.com/clasica-master/
Aurreko urteko klasikoa
Iaz Alberto Sanchez txirrindularia izan zen lasterketako txapelduna. Oso eguraldi txarra egin zuen eta ondorioz, 78 parte hartzailek soilik bukatu zuten froga. 161 inskripzio egon ziren.