Aretako Kultur Etxea itxiko dute otsailaren 8an, lanen ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Aretako Kultur Etxea Taberna 2016ko urt. 28a, 16:13

Datorren otsailaren 8tik aurrera Errementeria Baserrian dagoen Aretako Kultur Etxea itxita egongo da, momentuz zehaztu gabe egongo da horrela; bertan egin behar dituzten hobekuntza lanen ondorioz.

Itxita egongo den bitartean, antolatzen diren ekintza guztiak bertan behera utzi beharko dituzte. Parte hartzaileei abisatuko zaie.

Beste bezero guztiei, sortuko diren eragozpenengatik barkamena eskatu eta hobekuntzak denon hoberako direla gogoratu nahi diegu.

Espero dugu ezarritako epeak betetzea eta laster berriro irekitzeko moduan egotea, denon probetxurako.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide