Aretako umeentzako jolas parkea estaltzeko asmoa azaldu du Udalak

Erredakzioa 2016ko urt. 28a, 07:28

Aretan dagoen umeentzako parkea estaltzeko asmoa du Laudioko Udalak. Hirigintza zinegotzia den Jon Ander Altubek adierazi  du hori ez dela estali nahi duten parke bakarra, baina azaldu du Aretatik hasi nahi dutela “horrelako proiektu bat egiteko baldintza egokienak dituen espazioa” delako.

Hala ere, azpimarratu du parkeak estaltzeko asmoa plenoan eztabaidatu beharko dela, aurrekontuak onartzerako orduan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide