Estreinatu berri diren filmak eskaintzen saiatuko da Udala

Erredakzioa 2016ko urt. 27a, 12:20

Laudioko talde-politikoek aho batez onartu zuten udal-zinemaren inguruko mozioa, asteleheneko udal osoko bilkuran, hain zuzen. EH Bilduk eta EAJk adostutako testua babestu zuten talde politiko guztiek; PSE-EEk eta Omniak prestatu zutenaren ordezkoa izan zen, alegia.

Mozioaren arabera, 2016an udal zinema programaren kontratu berria esleituko dute. Orain arte, ekimenak irizpide jakinak jarraitu ditu; balio hezitzaileak sustatzea, besteak beste.

Laudioko alderdiek aho batez onartu zuten udal-zinemaren inguruko mozioa, asteleheneko udal osoko bilkuran, hain zuzen. EH Bilduk eta EAJk adostutako testua babestu zuten talde politiko orok; PSE-EEk eta Omniak prestatu zutenaren ordezkoa izan zen, alegia.

Mozioaren arabera, 2016an udal zinema programaren kontratu berria esleituko dute. Orain arte, ekimenak irizpide jakinak jarraitu ditu; balio hezitzaileak sustatzea, besteak beste.

Hala ere, esleipen berria prestatzerakoan, alderdi guztiek ekarpenak egiteko parada izango dute, dagokion batzordean, eta estreinaldiko filmak Laudiora ekartzeko aukerak landuko dituzte.

Ibilbidea

Indarrean dagoen kontratua 2016ko maiatzean bukatuko da eta aipatutakoaz gain, mozioak adierazten du beste baldintza batzuk ezartzeko aukera dagoen aztertuko dutela. Esate baterako, euskarazko pelikulen presentzia areagotu nahi dute.

2007ko amaieran ireki zutenetik, hurrengoak izan dira zinemak izandako biztanle kopuruak:

  • 2007:1.705 pertsona
  • 2008: 2.914 pertsona
  • 2009: 4.099 pertsona
  • 2010: 2.989 pertsona
  • 2011: 3.488 pertsona
  • 2012 : 4.246 pertsona
  • 2013: 3.117 pertsona
  • 2014: 3.744 pertsona
  • 2015: 5.512 pertsona

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide