Lekandako baserritarrak omenduko dituzte aurtengo sanblasetan

Erredakzioa 2016ko urt. 27a, 08:42

Urtero bezala, San Blas feria egingo da urtarrilaren 30ean Aldai Plazako azoka esparruan. Bertan baserritar produktuen erakusketa eta salmenta, musika, umeentzako jolasak edota kultura emanaldiak egongo dira. Alabaina, 28ko goizean Terencio IX txerria ikusteko aukera emango dute merkatuan.

Urtero bezala, San Blas feria egingo da urtarrilaren 30ean Aldai Plazako azoka esparruan. Bertan baserritar produktuen erakusketa eta salmenta, musika, umeentzako jolasak edota kultura emanaldiak egongo dira. Alabaina, 28ko goizean Terencio IX txerria ikusteko aukera emango dute merkatuan.

Azoka 10:00etan irekiko dute, bedeinkapen tradizionalaren ondoren. Goizean odolostea nola egiten den ikusi ahal izango da. Herri kirolen erakustaldia egongo da, eta baita kiniela, musika giroa eta haurrentzako jolasak ere.

Hurritz makilen lehiaketan parte hartu nahi duenak 10:30ak baino lehen eraman beharko ditu bere makilak eta hiru aurkeztu ahal ditu gehienez.

Kalejira txerriarekin

Terencio IX txerriarekin batera egingo dute kalejira Zahar Etxe zeharretik abiatuko da. Animalia gurdi gainean joango da zanpantzarrez eta segizioaz lagundurik. Azokaren gunean erre eta garbituko dute.

13:00etan Arloteen emanaldiaren txanda izango da eta ondoren herriko baserritarrak omenduko dituzte. Lekanda Baserriko Iñaki Mandaluniz eta Mauri Bengoetxea izango dira Laudioko San Blas azokako aurtengo omenduak. 38 urte daramatza baserri horrek behi-esnea ekoizten. 14:00etan, berriz, Txerripata XVII. Gastronomi Lehiaketaren sariak banatuko dituzte.

Arratsaldez, aldiz, 18:00etan Laudioko Dantza Taldeak erakustaldia egingo du eta gaztaina dastaketa eskainiko dute. Erromeria eta kinielak 19:00etan izango dira eta eguna bukatzeko Terencio IX pisatu eta zozketa egingo dute.

 

Egitaraua orduz-ordu ikusteko klikatu hemen. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide