Nerea Apodaka artista laudioarrak Lamuza Parkean zenbait jarduera artistiko gauzatu nahi du. Hasteko, pasa den astean esku-hartzea egin zuen Musika-Etxean.
Erakunde publikoen baimenarekin, berak sortutako hainbat figura txiki itsatsi zituen; obrek begi bistan utzi duten gela baten horman, alegia.
Figurak egiteko gai bereziak erabili zituen eta euriaren ondorioz desegin eta desitxuratu dira.
Etorkizunean esku-hartze gehiago gauzatu nahi du artista gazteak, eta horretarako SOS Laudioko Lamuza Parkea plataformarekin elkarlanean arituko da.