Aurreko urteetan bezala, Laudioko Institutuak nerabeak dituzten gurasoei zuzendutako jardunaldiak antolatuko ditu. “Seme-alaba nerabeak ulertzen” izenburupean, lau hitzaldi egongo dira urtarrilean eta otsailean. Hitzorduak 18:00etan izango dira ikastetxeko erabilera anitzeko aretoan.
Urtarrilaren 26an eta 28an Vicente Fernández, droga-mendekotasunean aditua eta Sasoia elkarteko arduradunak “Adikzioei aurre hartzea” hitzaldia emango du. Lehenengo egunean 12 eta 14 urte bitarteko gazteei buruz hitz egingo du eta bigarrengoan 14 eta 18 urte bitartekoei buruz.
Otsailaren 15ean, aldiz, Corina Deusto, Laudioko Udaleko Zuzen zerbitzuko psikologoak “Erantzukizunean hezten” mintzaldia emango du gaztelaniaz. Azkenik, otsailaren 18an Kike Amonarriz sozio-linguista, umorista eta telebista aurkezleak, seme-alabekin euskaraz egitea lortzen lagunduko du. Hitzaldi hau euskaraz izango da.