Kobak, pala, Eliza eta Gorobel mendilerroa izango dira bihar arigataratuko den egunkariko protagonistak

Erredakzioa 2016ko urt. 25a, 18:28

Bihar (urtarrilak 26) argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 45. zenbakia eta, ohikoan bezala, hainbat gai jorratuko ditu.

Ezohiko gai bat izango da nagusi: espeleologia. Tako-mano espeleologia taldeak eginiko aurkikuntza bat izango baitu hizpide erreportajeak: 70 kilometroko leize-sarea topatu du taldeak, Aiaraldea eta Burgos artean.

Bihar (urtarrilak 26) argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 45. zenbakia eta, ohikoan bezala, hainbat gai jorratuko ditu.

Ezohiko gai bat izango da nagusi: espeleologia. Tako-mano espeleologia taldeak eginiko aurkikuntza bat izango baitu hizpide erreportajeak: 70 kilometroko leize-sarea topatu du taldeak, Aiaraldea eta Burgos artean.

Elizak ere izango du protagonismoa, instituzio erlijioso horrek Aiaraldeko 18 ondasun (7 eraikin eta bost lur hektarea) bere izenean erregistratu baititu, kasu askotan udalek erositako edota herritarrek eraikitako azpiegiturak direnean.

Kirolean eta kulturan, protagonista ugari

Kirolean hainbat protagonista egongo dira. Alde batetik, Bizkaiko Pala Txapeldunak diren Zuriñe Etxebarria eta Naia Ugarrizak Euskadiko Txapelketarako dituzten aurreikuspenak kontatuko dituzte. Athletic-ekin entrenatzen hasi den Naia Landaluzek, bere aldetik, Lezamako entrenamenduak nolakoak diren azalduko du. Hortaz gain, asteburuan Laudion egin den Espainiako Hockey Txapelketaren Sektore Fasearen kronika topatu ahal izango du irakurleak, Ganbegi taldeko Josu Garaio Segurolaren eskutik.

Kulturan, berriz, Laudioko tokien izenen inguruan egin duen ikerketa sakonaren gakoak kontatuko ditu Bittor Arbizu Baronak.

Herriz-herrikako atalean ugariak izango dira jorratuko diren gaiak. Baina protagonismo berezia jasoko du Gorobeleko mendilerroaren inguruan Urduña eta Burgosen artean dagoen auziak, Jexus Mari Garaiok idatzitako historia-zutabearekin.

Oraingo honetan, Norberto Aldaiturriaga, Koldo Gilsanz, Patxi Iturregi, Mateo Pagazaurtundua eta Miren Ayesa arduratu dira iritzi-zutabeak idazteaz, eta Jabi Isasi komikia marrazteaz. Zinema-zutabeak, berriz, bideo-jokoen zutabeari utziko dio lekua, Urtzi Odriozolaren eskutik.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide