EPA helduentzako ikastetxe publikoan 2015-2016 ikasturteko 2. lauhilekoan doako ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik egongo da urtarrilean zehar. Halaber, Kultur Etxeak otsailetik apirila bitartean iraungo duten Scrapbooking eta idazkera kreatiboa lantzeko lantegiak eskainiko ditu.
Alde batetik, EPAk eskainiko dituen ikastaroen artean testuen irakurketa eta lanketa, artea, memoria tailerra, oinarrizko informatika, atzerritarrentzako espainiera, ingelesa, oinarrizko euskara eta DBHrako graduatua daude. Prestakuntza programa ez arautuan oinarrizko ingelesa eta informatika klaseak daude. Izena emateko EPAra bertaratu ( Latiorro, 8) edota 946 721 734 deitu daiteke.
Kultur Etxeko lantegiak
Bestetik, Kultur etxean eskainiko diren bi ikastaro-lantegiak otsaila eta apirila bitartean egingo dira. Lehenengoa Scrapbooking, argazki eta oroimen albumak pertsonalizatzeko kurtsoa izango da. Tailerra asteazkenero 19:00etatik 21:00etara egingo da otsailaren 1etik apirilaren 25era. Bigarrena idazkera kreatiboaren ingurukoa izango da eta astelehenero 17:00etatik 19:00etara emango da otsailaren 3tik apirilaren 27ra. Bi ikastaroek 12 egun eta 24 ordu iraungo dute eta prezioa 34 eurokoa izango da 22 urte gorakoentzat eta 15 eta 21 urte bitartekoentzat, aldiz, 26 eurokoa.