Ganbegi Hockey Taldeak Espainiako Sektor Fasea jokatuko du asteburuan kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Hector Borge 2016ko urt. 21a, 23:49

Euskadiko Txapelketan garaipena lortu ondoren, Ganbegi Hockey Taldeko lehen mailako areto hockey taldeak jokatuko du asteburuan Espainiako Sektor Fasea Laudioko La Granja kiroldegian.

Bertan, Kantabriako Txapelduna, Santanderreko Real Sociedad de Tenis, Aragoiko Txapelduna, Zaragozako Honigvogel, eta Kataluniako hirugarren sailkatua, Sant Cugateko Junior FC taldea arituko dira laudiokoekin; Espainiako Txapelketaren Azken Fasean sartzeko helburuarekin.

Esukadiko Txapelketan garaipena lortu ondoren, Ganbegi Hockey Taldeko lehenengo mailako areto hockey taldeak jokatuko du asteburuan zehar Espainiako Sektor Fasea Laudioko La Granja kiroldegian.

Fasean, Kantabriako Txapelduna, Santanderreko Real Sociedad de Tenis, Aragoiko Txapelduna, Zaragozako Honigvogel, eta Kataluniako hirugarren sailkatua, Sant Cugateko Junior FC taldeak arituko dira laudiokoekin Espainiako Txapelketaren Azken Fasean sartzeko helburuarekin.

Laudiokoek larunbatean izango dute bere lehenengo eta bigarren partidak 14:30etan Real Sociedad de Tenis-en kontra, 19:00etan Honigvogel-en aurka. Azkena igandeko 11:00etan izango da Junior FC kataluniar taldearekin.

Olaguenaga entrenatzailearen taldeak orain dela hiru denboldi lortutako arrakasta, azken fasean sartzea, erripikatu nahi du, baina ez du batere erraz izango aurten sektor honetan sailkatutako taldeekin.

Sektor Faseko partiden ordutegiak:

Urtarrilak 23 - Larunbata

14.30 - Ganbegi HT - RS Tenis

15:30 - Honigvogel - Junior FC

18:00 - Junior FC - RS Tenis

19:00 - Honigvogel - Ganbegi HT

Urtarrilak 24 - Igandea

10:00 - RS Tenis - Honigvogel

11:00 - Ganbegi HT - Junior FC

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide