Goikogane Mendi Tladeak igande honetarako mendi irteera prestatu du. Amurrioko Lagunak eta Ganekogorta mendi taldearekin batera egingo dute irteera.
Illuntzar eta Galarregi mendietatik egingo dute zeharkaldia eta egun erdiko txangoa izangoa izango da. Amurriotik busa goizeko 7:45ean aterako da autobus geltokitik eta Laudiotik 8:00ean Aldai Plaza alboan dagoen bus geltokitik. Okondon Laudiora joateko kotxe kedada egin dute 7:30ean Malkuartuko bidegurutzeko bus geltokian.
Oraindik izena emateko aukera badago:
Laudion: Astearte eta ostiraletan Goikogane Mendi Taldeko egoitzan 19:00etatik 21:00ak arte edo 946 72 50 21 telefonoan
Amurrio: Asterate eta ostegunetan Mendiko Lagunak Taldeko egoitzan 19:00etatik 21:00ak arte edo 945 02 52 55 telefonoan
Okondon: Ostegunean Ganekogorta Mendi Klubeko egoitzan 19:30etatik 21:00ak arte edo 665 726 680 telefonoan