Martxoan helduko da bederatzigarren pintxo lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Lucia Menoyo 2016ko urt. 20a, 10:30

Bi asteburuz luzatuko da lehiaketa, martxoaren 4tik 6ra eta 11tik 13ra. Parte hartu nahi duten tabernek urtarrilaren 29 arte izena eman dezakete 94 403 49 85 telefonora deituz edo comercio@gmail.com helbidera idatziz.

Iñigo Martinez de Cerrillo zinegotziak azaldu duenez, herriko erdigunean bakarrik ez, auzoetan ere lehiaketako pintxoak gozatzeko aukera izango da.  Izan ere, aurreko edizioren batean auzoetako tabernak izan dira txapeldunak.

Pintxo onerari eta barra onenari sariak

Aurten, ostalariek erabakita, pintxo mota librea izango da, ez da tematika edo osagai jakin bati lotuta egongo. Pintxo onenarentzako saria egoteaz gain, pintxo barra onenak ere saria jasoko du. Pintxoen prezioa taberna bakoitzak erabakiko du.

Epaimahaiari dagokionez, ohiko prozedura mantenduko da, epaimahai teknikoa zein herri-epaimahaia izango dira.

Epaimahai teknikoan euskal sukaldari ezagunek parte hartuko dute, 10 taberna aukeratuko dituzte lehenik eta hamar horien artean, irabazlea.

Herri-epaimahian parte hartzeko kupoia Zuin aldizkarian banatuko da.

Joan zen astean, Zubiko Etxean, pintxo ikastaro batean parte hartu dute Laudioko hainbat ostalarik. Orain arte egin diren ikastaroek, Laudioko pintxo barretara berrikuntza ekartzen lagundu dutela azaldu du Iñigo Martinez de Cerrillo zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide