"Don Nadies taldeak abeslari itsusia nahi zuen eta deitu egin zidaten"

Erredakzioa 2016ko urt. 20a, 08:09

RUBEN BENGOA (Laudio, 1970) Don Nadies musika taldeko kidea da. Urtarrilaren 22an Drumgorri Aretoan arituko dira talde horretako kideak jotzen, Txapelpunkekin batera.

Urtarrilaren 22an Txapelpunkekin joko du Don Nadies taldeak. Nortzuk zarete? Kontzertu gehiago eman duzue?

Laudioko Gaztetxean eta Gasteizkoan jo dugu aurretik. 4 edo 5 lekutan egon gara: Ondarrun, Zaldibarren, Elorrion eta Alegian.

Egia esanda, askotan ezezkoa eman behar dugu gure lanak direla medio.

RUBEN BENGOA (Laudio, 1970) Don Nadies musika taldeko kidea da. Urtarrilaren 22an Drumgorri Aretoan arituko da Txapelpunkekin batera.

Urtarrilaren 22an Txapelpunkekin joko du Don Nadies taldeak? Nortzuk zarete? Kontzertu gehiago eman dituzue?

Laudioko Gaztetxean eta Gasteizkoan jo dugu aurretik. 4 edo 5 lekutan egon gara: Ondarrun, Zaldibarren, Elorrion eta Alegian.

Egia esanda, askotan ezezkoa eman behar dugu gure lanak direla medio.

Herri ezberdinetakoak zaretela ikusita, nola sortu zenuten taldea?

Duela urte asko ezagutzen dugu elkar. Taldeko hiru gainerakoak Gasteizen bizi dira nahiz eta hainbat herrikoak izan.

Lokal bat alokatu genuen noizbehinka jotzeko eta ni taldean sartu den azkenengo kidea naiz. Abeslari itsusia nahi zuten eta niri proposatu zidaten.

Zer musika mota egiten duzue, zeintzuk dira zuen erreferenteak?

Guk hardcore egiten dugu. Suicidal Tendencies, Sick Of It All, Poison Idea, Ratos de Porao, Spermbirds, Seven Second... dira gure erreferentziak.

Beste talde batzuetan jo duzue Don Nadies sortu baino lehen?

Ni naiz aurretik talde batean aritu ez den kide bakarra. Aitor bateria-jotzaileak Vitu´s Dancen jo zuen, Alberto gitarra-jotzaileak Murder Pink taldean eta Atrofi baxu-jotzaileak Etsaiak taldean jo zuen eta orain Txapelpunken ere badago.

Zein da zuen asmoa, zerbait grabatu duzue edo grabatzeko asmoa daukazue?

Ez dugu ezer grabatu eta ez dugu asmorik, momentuz. Aurrerago, denbora izanez gero, pentsatuko dugu.

Orain, entzun nahi digutenek ikustera joan beharko gaituzte. Hori da modu hoberena talde bat entzuteko, eta gainera, etxetik ateratzeko aukera izango dute.

Jendea animatuko duzu zuen kontzertua ikus dezaten?

Bai, jakina, ondo pasa nahi duten eta hardcore gogoko duten guztiei animatzen diegu gu ikustera etor daitezen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide