Aurrekontu parte hartzaileen prozesua baliozkoa ez dela salatu du OMNIAk

Erredakzioa 2016ko urt. 18a, 07:57

Laudioko Udalak abian jarri duen aurrekontu parte hartzaileen prozesua ez da baliozkoa OMNIArentzat. Hori adierazi zuten alderdiko kideek iragan ostiralean eginiko prentsaurrekoan.

Udalak galdetegi bat osatu du, zeinen bidez herritarrek udal-aurrekontua zer eremutan erabili nahiko luketen adierazi dezaketen. OMNIAko bozeramailea den Alvaro Barriosek adierazi du arazoa ez dela inkesta, “inkesta entregatzeko jarri diren bideak baizik”.

Alderdiko kideek azaldu dute ez dutela uste prozesua modu serio batean egin denik, ez delako bermatzen herritar bakoitzak galdetegi bakarra soilik bete ahal izatea. “Galdetegiak sartzeko kutxek oso zulo handia dute, edozeinek eskua sartzeko modukoa, eta ez daude ez zainduak ezta zigilatuak ere”. Modu horretan, OMNIAko kideek ziurtatu dute galdetegi horietatik aterako diren emaitzak EH Bilduren udal-gobernu taldeak nahi dituenak izango direla.

Ekintza sinboliko bat egin zuten OMNIAko zinegotziek prentsaurrekoaren ostean. Udalean dagoen kutxara joan ziren eta bertan galdetegi multzo handi bat sartzearen keinua egin zuten, “pertsona bat, galdetegi bat” printzipioz erraz hautsi ahal zela frogatzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide